Ibai Zabala pilotaria kantxara itzuliko da gaur

Joseba Derteano 2017ko urr. 2a, 14:23

Hiru hilabete lesionaturik eman ditu.

Sorian jokatuko du 21:30ean hasiko den jaialdian. Ibai Zabalak eta Arretxe II.ak Agirre eta Salaverri izango dituzte aurkari. Estelarrean Olaizolak II.a eta Imaz Altuna III.aren eta Untoriaren kontra ariko dira.

Pilotari berriztarrak hiru hilabete kantxetatik kanpora eman ditu ezker oineko lesio baten ondorioz.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!