Lejarreta hirugarren geratu da BTTko Espainiako Txapelketan

Anboto 2012ko uzt. 23a, 09:35

Iñaki Lejarreta berriztarrak (Orbea Racing Team) hirugarren egin zuen Murtziako Lorca herrian jokatutako Espainiako mountain bike txapelketan

Iñaki Lejarreta berriztarrak  (Orbea Racing Team) hirugarren egin zuen Murtziako Lorca herrian jokatutako Espainiako mountain bike txapelketan.

 

Iaz bigarren amaitu zuen Jose Antonio Hermidaren atzetik eta aurten bera ikusten zuen aurkari nagusi. Lasterketa irabaztea izan du helburu berriztarrak, hala ere, Sergio Manteconek irabazi zuen lasterketa; bigarren sartu zen Carlos Coloma eta Lejarretak hirugarren postuagaz konformatu behar izan zuen.

 

Uztailaren 28an, Munduko Kopako azkenengo proban parte hartuko du Frantziako Val-D’isere herrian. Bosgarren ilaratik ekingo dio lasterketari. Sailkapen nagusirako lehian ez dabilenez, zer galdurik ez duela dio, eta arriskatu egingo duela. Lehenengo hamarren artean geratzea du helburu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!