2019 uzt 11 Zornotza
Aketz Zubiak (Bermeo, 1983) publizitate agentzia batean lan egiten du, Bartzelonan. Diseinatzailea ez bada ere, diseinuaren mundua gustatzen zaio, eta, aurten, bere lanak iragarriko ditu Zornotzako jaiak. Aurkeztutako 15 kartelen artetik, epaimahaiak bost aukeratu zituen, eta horiek bozketa fasera pasatu ziren. Lehiaketako sariaren zati bat Tailandiara egingo duen bidaian erabiliko du.