SARETZEN
Gaur egun, 2008an baino 34 banketxe gutxiago dago Durangaldean

Maialen Zuazubiskar mar 15 Durangaldea

Herritarrok oinarrizko hainbat zerbitzu ditugu eta horietariko bat bankuek eskaintzen duten bezeroaren arretarako zerbitzua da. Azken 15 urteetan, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan zerbitzu hau dezente murriztu da. EAEn, esaterako, gaur egun 2008an baino 1.034 bulego gutxiago dago. Hau da, zerbitzua %51 murriztu da.