Izurtzako jaien inguruko informazioa dago atal berezi honetan: egitaraua, albisteak, argazkiak...
Luhartz, antzerkia eta dantzak, Izurtzako jaiak amaitzeko

Izurtza

Izurtzako jaien bigarren asteburuan ere egongo da zerekin gozatua. Esaterako, gaur, 20:00etan, Muxikako andren antzerki taldeak Errautsetatik erne antzezlana eskainiko du. Inkisizio garaian kokaturiko antzezlana da, eta Onintza Enbeita bertsolaria du zuzendari. Edozein injustizia jasaten duten andrei omenaldia egin gura die antzezlanak.