Izurtzako jaiak 2015

Marina Barandika: "Txiki-txikitatik gustatu izan zait marraztea"

Anboto 2015ko ira. 2a, 10:28

Marina Barandika Izurtzan, berak diseinatutako kartelaren ondoan.

Aurtengo Izurtzako jaiak Marina Barandika gazteak (Durango, 1997) diseinatutako kartelak iragartzen ditu. Jaietan, batez ere giro herrikoia izaten dela dio, eta hori islatu gura izan du kartelean, auzoetako izen denekin pertsona baten irudia marraztuz.


“Marraztea txiki-txikitatik gustatu izan zaidan afizioa da”, adierazi du. Hein handian, lau urte nagusiagoa den bere lehengusuarengandik datorkio afizioa. Iker Barandikak birritan irabazi du Izurtzako kartel lehiaketa —iaz azkenengoz— eta sarritan elkarrekin lantzen dituzte kartelak. Marina Barandikarentzat toki ezaguna da Izurtza. Bere izeko Etxano auzoan bizi da, eta han ematen ditu domekak zein udako hainbat egun: “Ia-ia nire bigarren etxea da”, dio. Beraz, jaiak ere gertutik biziko ditu. Domekan Santa Agedara joango da eta irailaren 12ko tortilla txapelketa ere bertatik bertara jarraituko du, bere izekok parte hartzen duelako: “Iaz bigarren geratu zen”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!