Bihar, tradizioa bihurtu den mendi bizikleta martxa egingo dute. Aurten, 24. aldia beteko du, eta 09:30ean hasiko dute Izurtzako plazan. Arratsaldeko protagonismoa txapelketek izango dute; igel txapelketak, 18:00etan, eta tortilla txapelketak, 19:00etan. Gaualdea Luhartz erromeria taldeak girotuko du.
Domekan, Santo Tomas eguna ospatuko dute izen bereko ermitaren bueltan. Mendigain dantza taldeak saioa eskainiko du eta, ondoren, Miren Amuriza eta Gorka Lazkano bertsolariek saioa eskainiko dute. 17:00etan Argintxun izango den mus txapelketagaz amaituko dituzte aurtengo jaiak.