eka 27, 22:27 Atxondo
Apatako auzotarrak jaietako bigarren egunaz gozatzen dabiltza gaur. Iluntzean, afari herrikoia egin dute. Herritarrak frontoian batu dira patata-tortillarik onenen lehia egiteko eta bakailaoa pil-pilean zeinek hobeto prestatu erabakitzeko. Batek ala besteak irabazi, ez da dudarik egon: ez dute gatzik eta piperrik falta izan. (Argazkiak: Lucia Meruelo)