Ekimenez betetako asteburua dator aurretik. Barikuan, besteak beste, bakailao eta tortilla txapelketak izango da, herri afariaren aurretik. Ostean, plazan kontzertuak eskainiko dituzte Itzal Erromeriak eta Egurra eta Kitto Afterrek. Gaztetxean Gozzue taldearen zuzenekoa hasiko da 22:30ean. Ondoren, DJ Yiyi eta Igor Martinez ariko dira.
Zapatuan Fane musikariaren eta Zirkinik Bez taldearen kontzertuak izango dira 23:00etan. Gaztetxean Take taldeak joko du 21:00etatik aurrera.
Domeka goizean, 11:00etatik aurrera, nekazari eta artisau azoka egongo da plazan. Arratsaldeko 16:30etik aurrera, berriz, pilota goxua pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte; baita eskolako umeen finalak ere.