Atxondoko jaiak

[ARGAZKI GALERIA]: Apatako jaietako afari herrikoia, iruditan

Anboto 2025ko eka. 27a, 22:27

Apatako auzotarrak jaietako bigarren egunaz gozatzen dabiltza gaur. Iluntzean, afari herrikoia egin dute. Herritarrak frontoian batu dira patata-tortillarik onenen lehia egiteko eta bakailaoa pil-pilean zeinek hobeto prestatu erabakitzeko. Batek ala besteak irabazi, ez da dudarik egon: ez dute gatzik eta piperrik falta izan. (Argazkiak: Lucia Meruelo)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!