Ugarte txapeldunagaz batera, Daniel Izquierdo (38:42) eta Aitor Ajuria (40:22) igo dira gizonezkoen podiumera. Emakumezkoetan, ostera, Garazi Abasolo (51:55) eta Oihana Zubillaga (52:30) igo dira podiumera, Maider Unanue irabazleagaz batera.
Bestetik, 18 urtetik azpikoen mailan, Jurdan Regillaga izan da bizkorrena, 48:28 minutugaz. Beteranoetan, ostera, emakume bizkorrena Oihana Azkorbebeitia abadiñarra izan da lehena, 55:23ko denboragaz; gizonezkoetan, ostera, Imanol Goñi izan da bizkorrena, 42:32ko denboragaz.
