Aalberts Tey enpresan akordioa lortu dute

Anboto 2025ko urr. 9a, 12:30

Aalberts Tey enpresa inguruan egon den pankarta. Atzean, enpresako langileak. (Argazkia: CCOO)

Ondorioz, bertan behera utzi dute astebururako deituta zegoen greba deialdia.

Atxondoko Aalberts Tey enpresako langileek bertan behera utzi dute astebururako deituta zegoen greba deialdia. Izan ere, enpresa-hitzarmen berrirako akordioa lotu dute zuzendaritzagaz, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. 

Sindikatuaren esanetan, batez ere "hitzarmeneko puntu batean" ez zetozen bat. Baina langileen ordezkariek "beste proposamen bat" egin dute blokeoa eragiten zuten puntu horretan, eta enpresak "ontzat" eman du. Azken asteetan langileek elkarretaratzeak egin dituzte enpresaren aurrean, eta joan zen asteburuan hiru greba egun egin zituzten. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!