Aalberts Tey enpresan greba hasi dute

Anboto 2025ko urr. 4a, 13:00

Enpresa hitzarmeneko puntu batean dagoen "desadostasuna" da arrazoia.

Atxondoko Aalberts Tey enpresako langileek greba hasi zuten atzo arratsaldean CCOO sindikatuak jakinarazi duenez. Gaur eta astelehenean ere jarraituko dute. Datorren asteari begira eguen, bariku, zapatu eta astelehenean grebarako deialdiak daude. Enpresa hitzarmeneko puntu batean dagoen "desadostasuna" da arrazoia, sindikatuko iturrien esanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!