Aalberts Tey enpresan grebara deitu dute urriaren 2tik aurrera, CCOO sindikatuak jakinarazi duenez

Anboto 2025ko ira. 25a, 16:45

Langileak atzo enpresaren aurrean egindako elkarretaratzean.

Horrez gainera, datorren asteko eguaztenean auto karabanan irtengo dira.

Atxondoko Aalberts Surface enpresan -Tey tratamendu termikoak lez izenez ezagunagoa da– grebarako deia egin dute urriaren 2tik aurrera, CCOO sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez. Sindikatuaren arabera sei hilabete daramatzate hitzarmen "duin" baten bila, baina  momentuz ez dute lortu. Horregatik, hainbat mobilizazio iragarri dituzte. Zapatuan enpresaren aurrean kontzentratuko dira eta  urriaren 2tik aurrera greba deitu sute. Horrez gainera, eguaztenean -urriak 1- auto karabanan irtengo dira Durango, Abadiño, Atxondo eta Elorriotik, enpresako langile gehienak herri horietan bizi direlako. Enpresak 44 langile ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!