Aitor Ajuria eta Malen Osa nagusi Anboto Kilometro Bertikalean

Anboto 2025ko urr. 4a, 14:31

Jendetza batu da gaur Arrazolan, XVI. Anbotoko Kilometro Bertikala jokatu da eta faboritoek ez dute hutsik egin.

Gizonezkoetan Aitor Ajuria otxandiarrak sasoi betean dagoela erakutsi du eta nagusitasunez irabazi du, 38:51ko denboragaz. Bigarren postua Aitor Ugartek lortu du eta hirugarren postua Iñigo Alzola iazko irabazleak lortu du.

Emakumezkoetan Malen Osa oñatiarrak irabazi du, 47:01eko denboragaz. Bigarren Lide Urrestarazu sailkatu da eta hirugarren Leti Bullido. Oihana Azkorbebeitia abadiñarrak bosgarren postua lortu du eta garaipena eskuratu du beteranoetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!