Tetsuro Maedaren Txispa jatetxeak Repsol gidako 'Eguzkia' irabazi du

Maialen Zuazubiskar 2024ko mar. 5a, 09:59

Murtziako Cartagena hirian egin dute Repsol Gidako sari banaketa. 

Tetsuro Maedak sari berri bat gehitu dio bere ibilbide oparoari. Repsol Gida entzutetsuak eskaintzen duen saria irabazi du, Repsolen Eguzkia. Maeda urte luzez aritu da Axpeko Etxebarri jatetxean lanean, Bittor Arginzonizekin eta 2023ko maiatzean bere jatetxea ireki zuen. 

Azaroan bere lehenengo Michelin izarra lortu zuen, eta orain, Repsolen Eguzkia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!