Tetsuro Maedaren Txispa jatetxeak Michelin izar bat jaso du

Anboto 2023ko aza. 29a, 08:52

Argazkia: @txispa_restaurant

Tetsuro Maedaren Txispa jatetxeak (Atxondo) bere lehenengo Michelin izarra lortu du. 

Atzo Bartzelonako Centre de Convencions Internacionals (CCIB) zentroan egin zen 2024ko Michelin Gidaren Galan Axpeko Txispa jatetxeak Michelin izar bat lortu zuen. Tetsuro Maedaren jatetxeak bere lehenengo Michelin izarra eskuratu zuen. 

Maeda urte luzez aritu da Axpeko Etxebarri jatetxean lanean, Bittor Arginzonizekin eta maiatzean bere jatetxea ireki zuen. 

Eskualdeko gainontzeko jatetxe eta sukaldariek Michelin izarrak mantendu dituzte. Eneko Atxak bost Michelin izar ditu: Azurmendi jatetxeagaz hiru eta Eneko jatetxearekin zein Eneko Bilbao jatetxearekin bana. Boroa jatetxeak eta Etxebarri jatetxeak ere Michelin izar bat dute eta Julen Baz zornotzarrak beste bat, Garena jatetxeagaz. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!