ANBOTOk zuzenean eskainiko du Sorginen Lasterketa, zapatuan

Joseba Derteano 2022ko ira. 16a, 13:45

Lasterketa 09:00etan hasiko da eta www.anboto.org webgunean jarraitu ahal izango dira bertako gorabeherak. 

Sorginen Lasterketa jarraitzeko modu bi daude aurten. Axpera joan eta mendiko proba bertatik bertara ikusita edo sare sozialen eta Interneten bitartez. Antolatzaileek Twitch-eko kanal bat sortu dute lasterketa zuzenean emateko: sorginenlasterketa2022. ANBOTO lasterketako laguntzailea denez, emankizun hori www.anboto.org webgunean ere jarraitu ahal izango da zapatuan, 09:00etan hasita.  Esatariak ez dira nolanahikoak izango: Oier Ariznabarreta eta Zigor Iturrieta, Durangaldeak dituen korrikalari onenetariko bi. Gainera, Ariznabarretak behin baino gehiagotan irabazi du Sorginen Lasterketa. 

Ibilbide osoko irudiak
Lasterketako irudiak ibilbideko zortzi bat lekutan jasoko dituzte eta errealizazio gunea plazan ipiniko dute. Horrez gainera, dron batek Anbotoko gailurreko irudiak hartuko ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!