Faben Ituartek Zaramagako pilota txapelketa irabazi du, binaka

Anboto 2022ko eka. 3a, 09:46

Faben Ituarte Telleriarekin Zaramagako pilotalekuan.

Aldapa gora zuen partiduari buelta eman zion Lapke taldeko bikoteak.

Atzo Zaramagako pilota txapelketako finalak jokatu zituzten. Gazte mailako finala Faben Ituarte atxondarrak jokatu zuen Telleriarekin bikotea osatuz. Lazkaoko Lapke taldean dabiltza biak. Seinako berdinketaren ostean partidua aldapa gora jarri zitzaien eta aurkariek, Beitiak eta Arroitak, abantaila polita hartu zuten : 12-18. Orduan, gorrien erreakzioa heldu zen eta markagailua irauli zuten, amaiera estu-estuan txapela janzteko: 22-20.

Seniorretan Zubeldiak eta Garmendiak jantzi zuten txapela eta elite mailan Mendizabal III.ak eta Bolinagak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!