Asteburuan Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte. 16 final, sei jaialditan banatuta. Euretan ez da eskualdeko talderik aritu, baina bai hemengo pilotari bat: Faben Ituarte aurrelari atxondarra. Lazkaoko Lapke taldean dabil eta zapatuan binakako finala jokatu zuen Mungian. Bere pilota eskolako Goibururekin osatu zuen bikotea. Biek Azkoitiko Aranbarri eta Garcia izan zituzten kontrario eta 22-19 menderatu zituzten. Finala Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren facebook orrian ikusi daiteke osorik.
Aurtengo urte hasieran, Faben Ituarte Gipuzkoako txapeldun geratu zen buruz buru. 22-6 irabazi zion Odriozola azpeitiarrari.
Goiburu eta Ituarte, binakako txapeldunak (Argazkia: Euskadiko Pilota Federazioa)