Atxondoko maisu etxea adreiluegaz itxi dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 3a, 12:32

Otsailaren 28an hainbat herritarrek Atxondoko maisu-etxea adreiluegaz itxi zuten. AHTren kontra egindako ekintza izan zen. 

Duela hamarkada bat baino gehiago AHTaren bidea egiteko Adifek hainbat lur desjabetuko zituela iragarri zuen, tartean Atxondoko maisuen etxea. Maisuen etxearen gainetik 1,6 kilometroko biaduktua egiteko proiektua dago eta. Joan zen barikuan, hainbat herritarrek etxe adreiluegaz itxi zuten. "Herri hau porlanez betetzeko asmoa duen Adifek maisu etxea erabiltzea lotsagarria da. Horregatik itxi dizkiogu ateak; herriarentzat ez bada, herria txikitzeko asmoz datozenentzat ez dadila izan", adierazi dute ekimenaren sustatzaileek.

Bestalde, buzo zuriak janzten eta herriarren "txikizioa eragozten" jarraituko dutela adierazi dute, eta herritarrei dei egin diete martxoaren 29an, 12:30ean, egingo duten manifestazioan parte hartzeko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!