Aurten lehenengoz igo dute Anboto mendia. Iban Letamendi oñatiarra eta Oihana Kortazar mutrikun bizi den elgetarra izan dira onenak ibilbide berrian. Lasterketaz gainera, Bizkaiko gaztarik onena aukeratzeko txapelketa ere egin dute Axpen eta Joseba Baseta atxondarrak irabazi du. Arratsaldean, toki berean, Euskal Herriko artzain-txakurren txapelketa lehiatuko dute.
SAILKAPENA GIZONETAN
1- Iban Letamendi: 1.45.11
2- Aitor Ajuria: 1.48.28
3- Iñigo Alzola: 1.48.29
SAILKAPENA EMAKUMEETAN
1- Oihana Kortazar: 2.09.11
2- Nerea Iturriaga: 2.23.16
3- Angela Tejedor: 2.37.22
Oihana Kortazar helmugara heldu berritan:
Ajuria eta Alzola elkarrekin heldu dira.
Nerea Iturriaga emakumeetan bigarren:
Jon Rodrigo izan da lehenengo atxondarra:
Sei onenak podiumean:
Oier Ariznabarreta, fenomeno bat ’speaker’ lanetan:
Eguraldi onak lagunduta, eguerdian jende dezente batu da Axpen: