Aurten 52. aldia izango du Gerediaga Elkarteak Atxondoko Udalaren, Draxton enpresaren, Atx-Azpi elkartearen, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkartearen eta Urkiola Landa Garapenerako Elkartearen laguntzagaz antolatutako lehiaketak. Guztira, hamaika txakur batuko dira Axpen, Elizaburuko landetan, 17:30ean.
Parte-hartzaileen zerrenda Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko txapelketetako txapeldun eta txapeldunordeek osatzen dute. Horrez gain, iazko txapelketako irabazlea den Antonio Alustiza ere Axpen izango da.
Parte-hartzaileen zerrenda:
Jean Paul Iriken (Itxaso), Lehial txakurragaz
Juan Miura (Heleta), Luk txakurragaz
Aritz Gamboa (Arruazu), Sua txakurragaz
Antonio Alustiza (Areso), Aske txakurragaz
Fidel Alonso (Areta), Luky txakurragaz
Asier Bolibar (Olabezar), Koby txakurragaz
Jose Mª Bengoa (Oñati), Eder txakurragaz
Aitor Tato (Ataun), Nabar txakurragaz
Eneko Serrano (Orozko), Gala txakurragaz
Enrique Mendiguren (Orozko), Riki txakurragaz