anboto.org

Euriteek eragindako kalteen ondorioz, Atxondoko igerilekua ez dute bihar zabalduko

  Gizartea  Atxondo

Ekainaren 3ko euriteek kalte handiak eragin zituzten Atxondoko igerilekuan, eta azken astean erlojuaren aurka lanean ibili dira bertan.

Atxondoko Udalaren asmoa zen bihar ematea hasiera bainu denboraldiari, baina euriteek eragindako kalteen ondorioz ezinezkoa egingo zaie. "Urak kaltetutako makinak aldatu egin ditugu eta lanak ondo doaz. Hala ere, igerilekua bihar zabaltzea ezinezkoa da", adierazi du David Cobos alkateak.

Behin dena txukundutakoan, uraren analitika egindakoan eta emaitzak jasotakoan zabalduko dutela igerilekua jakitera eman dute. Cobos alkatearen esanetan, datorren asterako aurreikusten dute igerilekua zabaldu eta bainu denboraldiari hasiera ematea. "Igerilekuko langileak lanean dabiltza dagoeneko. Garbiketa lanetan laguntzen dabiltza eta dena txukun jartzen dugunean zabalduko dugu igerilekua", amaitu du Cobosek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa