Autobus geltoki berriko lanak esleituko dituzte

Anboto 2013ko abe. 17a, 10:05

Elorriorako noranzkoan autobus geltoki berria egiteko baimena jaso dute Aldunditik. Lanak asteon edo hurrengoan esleituko dituzte.

Elorriorako noranzkoan autobus geltoki berria egiteko baimena jaso dute Aldunditik. Lanak asteon edo hurrengoan esleituko dituzte.

 

Atzo egindako udalbatzarrean jakinarazi zutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak baiezkoa eman dio N-636 errepidean, Abadiñotik Elorriorako norabidean,  autobus geltoki berria egiteko proiektuari. Ondorioz, kontratazio espedientea martxan dago eta prozedura negoziatu bidez egingo dute. Hiru enpresari egin diete euren proposamenak bidaltzeko gonbita. Aste honetan amaitzen da proiektuak aurkezteko epea eta udalaren asmoa da ahalik arinen batzartzea lanak nori eman erabakitzeko.

 

Autobus geltoki berria errepidearen ondoan egongo da eta ez gaztetxe parean, orain dagoen moduan. Zehazki sasoi batean hotela zegoen eraikinaren eta semaforoaren artean egingo dute autobus geltokia.Proiektua gauzatzeak 57.800 euroko kostua izango du. Gastua aurtengo aurrekontuetan sartzen saiatuko dira; ezin bada datorren urtekoetan diru-atal bat irekiko lukete.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!