Artzai eguna egingo dute zapatuan Axpen

A. M.

Artxiboko irudia. 

Zapatuan, irailak 26, Artzain Eguna ospatuko dute Axpen. 

11:00etan ardi gazta txapelketa hasiko da. Bertaratzen direnek hainbat gazta probatu eta puntuatu ahalko dute. Punturik gehien jasotzen duen gazta izango da irabazlea. Bitartean, Acol elkartekoek ardi eta ahariak erakutsiko dituzte. 12:30eatik aurrera, ardi-txakur lehiaketa egingo dute, ardi-mozte erakusketagaz batera. 13:30ean sari banaketa egongo da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!