Baserriko produktuen eta artisaulanen erakusketa. Eguerdian Gazte Alai dantza taldeak erakustaldia eskainiko du eta Jira Bira umeentzako diskoteka hasiko da 17:00etan, parkean.
Domekan, ekainaren 7an, artisau azoka egingo dute Arrazolan, Amillenak antolatuta.
Eixu elkarteak antolatzen duen Urarka Azokak 10. aldia beteko du domekan. Urarka kaleko luze-zabala askotariko artisauz eta sortzailez beteko da 10:30etik 14:30era bitartean.
Euskal kultura, tradizioa, musika, kirola eta bizikidetza uztartzen dituen egitarau zabala osatu dute, Paule Sanchez Kultura eta Euskara zinegotziak azaldu duenez.
Bariku honetan, jaiak hasiko dituzte Elgezabalko San Antonio auzoan (Zornotza). Auzotarrek askotariko ekitaldiak antolatu dituzte ekainaren 14ra bitarte.