Durangoko Udalak truke azoka antolatu du objektuen berrerabilera eta ekonomia zirkularra sustatzeko. Egitasmoa martxoaren 13an egingo dute, Andre Marian, 16:30etik 19:00etara.
Parte hartu gura dutenek ikastetxeetan entregatu beharko dituzte objektuak martxoaren 9tik 11ra. Udalak iragarri du onartuko diren elementuak jostailuak, liburuak, arropa, apaingarriak, musika eta tresna teknologikoak izango direla, betiere egoera onean badaude. Halaber, ez dute etxetresna elektrikorik, mugikorrik, tabletik, smartwatcherik edo entziklopediarik jasoko.
Objektuak entregatzea: Martxoaren 9, 10 eta 11n herriko ikastetxeetan. Martxoaren 13an bertan, Andra Mari elizpean (15:30-16:30), baina kasu honetan aldez aurretik izena eman behar da (online edo 685 738 123 telefonoan).
Zer eraman daiteke? Egoera onean dauden jostailuak, liburuak, arropa, apaingarriak eta tresna teknologikoak.Ez dira onartuko etxetresna elektrikoak, mugikorrak, tabletak edo entziklopediak.Truke sistema: Objektuen truke balioaren araberako txartelak jasoko dira (arrosa, urdina edo horia). Txartelak konbinatu daitezke balio handiagokoak lortzeko, eta iazko edizioko txartelek ere balio dute. Azken orduan, geratzen diren objektuak txartelik gabe hartu ahal izango dira.Happy Hour (18:00-19:00):Boluntarioak: Parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena (adingabeek gurasoen baimena behar dute).