Doako bisita gidatua. Ezinbestekoa izango da aldez aurretik izena ematea eta antolakuntzatik baieztapena jasotzea. Horretarako, Gerediaga Elkartera jo behar da telefonoz 946818066 zenbakira deituta edo mezu elektronikoa gerediaga@gerediaga.eus helbide elektronikora bidalita. Gerediaga Elkarteak eta Urkiola Landa Garapena elkarteak antolatutako bisita gidatuaren zati bat partaideen kotxeetan egingo da.
Umeentzako ikuskizuna Logela Multimediaren eskutik. Estreinaldia.
28. edizioa du Bosteko arte garaikide erakusketa ibiltariak. Aurten, Ia zu zinen erakusketa izango du ardatz. Sofia Mendiondo, Hodei Herreros eta Argiñe Ceballos artisten lanak batzen ditu erakusketak; Paula Fuentes da erakusketaren komisarioa. Gaur irekiko ditu ateak erakusketak, 19:00etan, eta urriaren 9ra arte egongo da ikusgai Zelaieta Zentroan. Ostean, Leioara, Getxora eta Basaurira eramango dute erakusketa.
Gaur, eguena, 19:00etan emango diete hasiera San Migel Dudeako jaiei, txupina jaurtita. Urtero legez, adin tarte guztietarako jarduerak antolatu dituzte, besteak beste, sukalki eta mozorro lehiaketak, Lekittoko Deabruaken suzko ikuskizuna edota mus txapelketa.
Ohiturari eutsita, iurretarrek Montoitik jaurtitako txupinazioagaz emango die ondoetorria sanmigelei, irailaren 28an. Dena den, aurreko egunetan ere ez da jaiaz gozatzeko aukerarik faltako. Irailaren 20an hasi eta urriaren 5era bitartean, hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da Iurretan.