Ibilbide gidatuak 10:00etan irtengo du herriko plazatik. Bidean zehar azalpenak emango dituzte eta bukaeran hamaiketakoa egingo dute.
Uztai gimnasia erritmiko taldeak denboraldi amaierako gala egingo du zapatuan. Taldeko gimnasta guztiek parte hartuko dute erakustaldietan.
Euskal Jaiak ekainaren 1tik 16ra egingo dira. Hogei ekintzatik gora batu dituzte egitarauan. Herriko 28 eragilek parte hartu dute horien prestaketan, herria "euskal kulturaren epizentro" izan dadin.
Maiatzaren 17tik ekainaren 16ra bitartean Mallabian Kultur Hamabostaldia ospatuko dute.
Ekaineko hirugarren astebururako egitarau zabala antolatu dute Abadiñon, Lasterbidean lasterketaren 10. edizioaren baitan.
10. edizioagaz Lasterbideanek amaitutzat emango du bere ibilbidea.