Garaiko Larrina eta Etxeita inguruak ezagutzeko goiz pasa egingo dute zapatuan

Ekaitz Herrera 2024ko eka. 12a, 09:58

Ibilbide gidatuak 10:00etan irtengo du herriko plazatik. Bidean zehar azalpenak emango dituzte eta bukaeran hamaiketakoa egingo dute.

Urrutiko bazterrak ezagutzera joaten ibili barik, Trumoitte Kultur Elkarteak herri barruko hainbat txoko ezagutzeko egun pasa antolatu du zapaturako. Garai Ezagutuz egitasmoaren lehen txangoa izango da, Larrinako eta Etxeitako inguruak bizilagunen ahotik ezagutzeko aukera eskainiko duena. Ibilbide gidatuari goizeko 10:00etan ekingo diote, plazatik hasita. Ibilalditxoa eta gero hamaiketako bat eginez amaituko dute egun pasa. Trumoittek herriko umeak, gazteak zein helduak deitu ditu egun pasan parte hartzera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!