[EGITARAUA]: Zuberoako dantzariak, kuadrillen eguna eta artisau azoka Durangoko Euskal Jaietan

Ekaitz Herrera 2024ko mai. 27a, 15:06

Euskal Jaiak ekainaren 1tik 16ra egingo dira. Hogei ekintzatik gora batu dituzte egitarauan. Herriko 28 eragilek parte hartu dute horien prestaketan, herria "euskal kulturaren epizentro" izan dadin.

Eguerdi honetan aurkeztu dute Durangoko Euskal Jaien 26. edizioko egitaraua. Herriko ikastetxeek eta musika, dantza eta kirol elkarteek hogeitik gora ekintza antolatu dituzte udalagaz elkarlanean. Mireia Elkoroiribe alkateak adierazi duenez, Euskal Jaien helburua "kultura, folklorea eta ohiturak sustatzea" da, "Durango euskal kulturaren epizentro" bihurtuta. Alkateak eragile guztien ekarpena eskertu eta aitortu du. Era berean, herritarrak deitu ditu egingo diren ekintzetan parte hartzera. Jesica Ruiz alkateordearen berbetan, Euskal Jaiek aukera "paregabea" eskaintzen dute "herritarren artean une ahaztezinak partekatzeko".

EGITARAUA

Ekainak 1, zapatua

  • Eskolen arteko marrazketa, margolan eta eskulan txepelketako sari banaketa Ezkurdi Erakusketa Aretoan.

Ekainak 5, asteazkena

  • 9:30 eta 11:00 Umeentzako zinema: Oltxiak. Kurutziaga Ikastolako Lehen Hezkuntzako lehenengo zikloko ikasleentzat. Zugaza zineman.
  • 18:00 Loraldia Eskola ikuskizuna San Agustik Kulturgunean. Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleek pastoral bat eskainiko dute. DBHko laugarren mailako ikasleek, berriz, euskal kantagitzari buruzko lana. Gonbidapenak Arte eta Historia Museoan eskatu daitezke.
  • 19:00 Mendiari buruzko dokumentalak Zugaza zineman. Betsaide Mendi Taldearen Udalatx. Ura eta atxa eta Ekaitz Maizen Amaiurko bidea. Antolatzaipea: Alpino Tabira mendi taldea.

Ekainak 7, barikua

  • 17:00 Jolas Eguna San Inazio parkean. Eskulan tailerrak Auzo Alai elkartearen eskutik. Euria bada, eguna Francisco Ibarra kalean egingo dute.
  • 18:30 Peter Memoriala pilota txapelketako finalak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.

Ekainak 8, zapatua

  • 17:00 Zesta puntako txapelketako finalak eta euskal pilota maratoia Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan.
  • 18:30 Euskal dantzak Andra Mariko elizpean. Muskildiko dantzariak (Zuberoa) eta Tronperri dantza taldea (Durango). 
  • 20:00 Txistu eta Folk kontzertua San Agustin Kulturgunean, Silboberri Txistu Elkartearen eta Mielotxin Folk Taldearen eskutik.

Ekainak 9, domeka

  • 13:15 Tabira Musika Bandaren kontzertua Andra Mariko elizpean.

Ekainak 12, eguaztena

  • 11:45-12:45 Euskal musika jaia Ezkurdiko kioskoan, Oihan Vega musika jartzailearen eskutik. Nevers ikastetxeko DBHko lehenengo zikloko ikasleentzat. Euria bada, ekintza Andra Mariko elizpean egingo da.

Ekainak 13, eguena

  • 9:30, 10:30 eta 11:30 Baserri jokoak Ezkurdiko plazan, Jesuitak ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako ikasleentzat. Euria bada, ekintza Andra Mariko elizpean egingo da.
  • 10:00 Joko tradizionalak Landako Kiroldegian, Landako Eskolako Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat. 

Ekainak 14, barikua

  • 17:00 Jolas Eguna Otamotzena auzoan. Herria Auzo Elkarteak antolaturiko ekintzak. Euria bada, egitasmoa Zabalarra Eskolan gauzatuko da.

Ekainak 15, zapatua

  • 12:00 Artisau azoka Andra Mariko elizpea, Eixu Artisauen Elkartearen eskutik. Horrez gainera, forja erakustaldia egongo da 11:00-21:00 bitartean.
  • 11:00 Jolas Eguna San Fausto auzoan, joko herrikoiekin. Antolatzailea: San Faustoko auzo elkartea. Auria balitz, bertako frontoian egingo dituzte ekintzak.
  • 12:00 Kalejira eta dantza erakustaldia herriko hainbat lekutan. Tartean, merkatu plazan, Uribarri kalean, Ibaizabal kalean, Montevideo etorbidean, Zumalakarregi kalean eta Ezkurdin. Euria bada, egitasmoa Ezkurdiko frontoian egingo da.
  • 13:00 Kuadrilla Eguna Durangoko Alde Zaharrean. Triki-poteoa, herri bazkaria, jolas tradizionalak eta elektrotxaranga.
  • 19:00 Euskadiko lasto altxatze eta txinga eroate txapelketak Ezkurdi plazan. Emakumeen eta gizonezkoen kategoriak. Euria bada, Kurutziaga Ikastolan.

Ekainak 16, domeka

  • 12:00 Julene Azpeitia lehiaketako sari banaketa Plateruena Kultur Aterpean. Ipuin, poesia eta bertso-kopla kategoriak.
  • 19:00 Durangoko Orfeoiaren kontzertua Andra Mariako basilikan. Joseph Haydn konpositorearn Missa in tempore belli (Paukenmess) interpretatuko dute.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!