'Zorionez baztertuak' argazki erakusketa urriaren 5etik azaroaren 12ra egongo da zabalik Durangoko Arte eta Historia Museoan; urriaren 28an bisita gidatuak eskainiko ditu, 11:30ean (gazteleraz), eta 12:30ean euskaraz.
Gaur irekiko ditu ateak Jaime Vicarioren 'Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza' erakusketak, 18:30ean Durangoko Arte eta Historia museoan egingo den ekitaldian. Vicario 2019an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.