Ahalduntze Bertso Eskola Feministaren ikasturte amaierako jaia antolatu dute ekainaren 17an; Durangon eta Iurretan egingo dute, eta ikasturtean zehar parte hartu dutenen lana plazaratzea izango du helburu egunak.
Nina herririk herri dabil bere bizikletarekin eta bizia hartzen duen zirku txiki bat darama beragaz.
EGITARAUA 13:00 Ekitaldia, Intxaurre tabernan. 14:30 Paella banaketa (aukera begetarianoa egongo da). Bazkalostean, igel txapelketa. 16:30 Mojito dastatzea musikak girotua 18:30 Elektrotxaranga, 22:00 DJ Kolektiboa
22 ekintza batu dituzte egitarauan. Ikastetxeek eta elkarteek Udalagaz elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ekainaren 2tik 11ra egingo dira Euskal Jaiak.
Iurretako XVII. Kalez Kale antzerki jaialdia ospatuko dute asteburuan, herriko kale eta plazetan. Bost emanaldi egingo dituzte, barikutik domekara bitartean, "goi mailako kalitatezko egitaraua" osatuz.
Zapatuan eta domekan, hilaren 17an eta 18an jaiak ospatuko dituzte Durangoko Murueta Torre auzoan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |