Ahalduntze Bertso Eskola Feminista 2015-2016 ikasturtean egin zen lehendabizikoz. Parte hartzaileen lana plazaratzeaz gainera, proiektua ezagutaraztea eta bertso munduko emakumeak* batzea da Bertso* Egunaren helburua. Horretarako, ekainaren 17rako egun osoko egitaraua prestatu dute:
- 12:00etan bertso-poteoa Durangon.
- 14:30ean Bertso munduko emakumeen* bazkaria Iurretako Abadetxean.
- 17:30ean bertso saioa.
- 20:00etan Erre azken emanaldia Plateruenan.
Bazkarian izena emateko azkeneko eguna ekainaren 9a izango da. Ikasturte honetan Durangon eta Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) elkartu dira hilero eskolako kideak; guztira, 23 bertsolari eta hiru gai-jartzaile aritu dira. Datorren urtean ere jarraipena izango du Ahalduntze Bertso Eskola Feministak.