[EGITARAUA]: Zesta punta, pastoral bat eta emakume sortzaileen azoka Durangoko Euskal Jaietan

Ekaitz Herrera 2023ko mai. 22a, 11:54

22 ekintza batu dituzte egitarauan. Ikastetxeek eta elkarteek Udalagaz elkarlanean antolatu dute egitaraua. Ekainaren 2tik 11ra egingo dira Euskal Jaiak.

Goiz honetan Durangoko Euskal Jaien XXVI. edizioa aurkeztu dute. Hogei bat elkarte eta ikastetxek, Udalarekin lankidetzan antolatu dute egitaraua. Guztira 20 ekitaldi batu dituzte programan. Aurtengo nobedadeen artean honako hauek daude: San Antonio ikastetxeko ikasleek taularatuko duten Loraldia Eskola pastorala eta Dinagu Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien azoka. Azken honetan 50 bat sortzailek parte hartuko dute.

Bestalde, Durangaldeko artisten elkarteak umeen eskolarteko lehiaketaren sari banaketa egingo du. Amaia Del Amo elkartekideak adierazi du "oso pozik" daudela lehiaketa izaten dabilen bilakaerarekin. Lehenengo edizioan, duela hamabi urte, 350 ikaslek parte hartu zuten, eta kopuru horrek gora egin du 1050 parte hartzailetan kokatuta. 19 sari banatuko dituzte guztira. 

Ima Garrastatxu alkateak eta Julián Ríos alkateordeak elkarteen eta ikastetxeen elkarlana txalotu dute. 

DURANGOKO EUSKAL JAIAK 2023

Ekainaren 2a

  • Franchesco Paolo Tosti: Romanzas de Salón Italianas musika klasikoko kontzertua Kurutzesantu museoan. 19:30ean. (Antolatzailea: Música Clásica Kuluka Elkartea).
  • XII. Peter Memoriala esku pilota txapelketa. (Emakumeak eskuz binaka eta promesak eskuz binaka). 19:30ean Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. (Antolatzailea: Durango pelotazale kluba).

Ekainaren 3a

  • Sugarri fanfarriaren kalejira Alde Zaharretik. 13:00.
  • Jolas Eguna herriko 5 lekutan: Ezkurdi, Andra Mariko elizpea, Andra Mari kalea, Joxemiel Barandiaran kalea eta Zeharkalea. (Euria bada, Landako Gunean). 16-00 - 20:00. (Antolatzailea: Umeen kontseilua eta Aisialdi elkarteak).
  • XIX. Zesta punta txapeketaren finalaurrekoak Ezkurdiko frontoian. (Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai zessta punta eskola). 18:00etan.
  • Dantzaldia Jeiki Hadi taldearekin Ezkurdiko kioskoan. Eguraldi txarrarekin, Landako Gunean. 19:00etan.

Ekainaren 4a

  • Umeen eskolarteko lehiaketaren sari banaketa (Antolatzailea: Durangaldeko Artisten Elkartea). 13:00etan Ezkurdin. 

Ekainaren 6a

  • Oihan Vega musika jartzailea Ezkurdiko kioskoan (Euria bada, Landako Gunean). Antolatzaile: Nevers ikastetxea. 11:45 - 12:45

Ekainaren 7a

  • Umeentzako zinea Zugazan: "Yuku eta Himalaiako lorea". Antolatzailea: Kurutziaga ikastola. 09:30-11:00.

Ekainaren 8a

  • Industriaren herri kirolak ikasleentzat, Ezkurdi plazan. (Euria bada, Landako Gunean). Antolatzailea: San Jose Jesuitak ikastetxea.  9:30 - 10:30 - 11:30
  • Loraldia Eskola pastoralaren emankizuna San Antonio ikastetxeko ikasleen eskutik. San Agustin Kulturgunean 19:00etan. Gonbidapenak Arte eta Historia Museoan, aforoa bete arte.
  • 'Mendian hil, hirian hil' mendi dokumentala Zugazan. Ondoren, Iñaki Peñaren berbaldia. Filmaren zuzendaria eta sendagilea. 19:00etan. Antolatzailea: Alpino Tabira mendizale elkartea).

Ekainaren 9a

  • Joku tradizionalen topaketa ikasleentzat, Landako polikiroldegian. 10:00etan. (Antolatzailea: Landako Eskola).
  • XII. Peter Memoriala esku pilota txapelketaren finalak. (Emakumeak eta kadeteak). 19:30ean Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. (Antolatzailea: Durango pelotazale kluba).

Ekainaren 10a

  • Tabira Musika Bandaren kontzertua Landako Gunean, 13:00etan.
  • XIX. Zesta punta txapelketaren finalak. Ezkurdi Jai Alai pilotalakuan 18:00etan. (Antolatzailea: Ezkurdi Jai Alai zesta punta eskola).
  • 'Durango Hiria' txistu kontzertua Silboberriren eskutik. 19:30etan San Agustin Kulturgunean. 

Ekainaren 11

  • Pilota eguna: Pilota eskolako partaideen eta gurasoen esku pilota eta pala partidak. 10:00etan Ezkurdiko Jai Alai pilotalekuan.
  • Euskal Herriko emakume sortzaile eta ekoizle txikien udaberriko azoka. Merkatu plazan, 11:00etatik 17:30etara. (Antolatzailea: Dinagu emakume sortzaileen kolektiboa).
  • Kalejira eta dantza erakustaldia: Tronperri, Txoritxu Alai eta Kriskitin dantza taldeak. Jaizale elkartea eta Musika Eskolako txistu taldeak. 12:00etan Merkatu plazatik hasita. Eguraldi txarrarekin, Landako Gunean. 
  • Julene Azpeitia lehiaketaren sari banaketa Plateruenan, 12:00etan.
  • Pilota partidak Ezkurdiko frontoian. Emakumeak eskuz binaka eta promesak eskuz binaka. 17:30ean.

Ekainaren 17a

  • eRRe ikuskizuna Plateruenean. 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!