'Gazteok Bizkargi, memoria antifaxista dugulako' lelopean Bizkargin hainbat ekitaldi egingp dituzte. Egitaraua 9:45 Bizkargira igoera Pike parketik hasita. 12:00etan Berbaldia eskainiko dute Leire Aginagak eta Ibon Meñikak. "Memoria eta antifaxismoa". 13:00etan trikipoteoa. 15:00etan bazkaria (bakoitzak bere etxetik). 16:00 Bertsolariak: Beñat Bilbao, Janire Arrizabalaga eta Koldo Gezuraga. 17:30ean Joko antifak. 19:00etan Larru eta Lagunak taldearen kontzertua. 21:00etan Pary & Tiza VS. Gorriontxu ta Laztana.
Apirilaren 27 tik maiatzaren 7ra San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte Traña-Matienan.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.
Uztargi.klik elkarteko kideen lanak ikusi ahalko dira erakusketan. Maiatzaren 31 arte egongo da erakusketa ikusgai Zelaietako beheko solairuan.