Araitz Katarain, Aritz Zipritia, Bikain Urkiri, Imanol Arrutia, Peru Irastorza eta Unai Mendiburu bertsolariek egingo dute bertsotan. Gai-jartzailea: Itxaro Juaristi. Bizkaiko Bertsozale elkarteak antolatuta. Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea jokatuko dute.
Apirilaren 27 tik maiatzaren 7ra San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte Traña-Matienan.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.
Uztargi.klik elkarteko kideen lanak ikusi ahalko dira erakusketan. Maiatzaren 31 arte egongo da erakusketa ikusgai Zelaietako beheko solairuan.