Udalgintza herrigileak antolatuta Abadiñarrak zaintzen hitzaldia eskainiko dute. Eider Murgoitio (Goiener kooperatiba) eta Karmel Zuazo (Elorrioko Energia Komunitateko kidea) izango dira hizlariak. Dinamizatzailea, berriz, Mikel Urrutia Abadiñoko EH Bilduko kidea.
Hitzaldia 'Hitz egin dezagun heriotzaz' hitzaldi zikloaren barruan. Hizlaria: Karmen Amezua Urzelai. Hitzaldia elebiduna izango da.
Bilboko Euskal Museoak antolatutako erakusketa ibiltaria.
Ruben Orozco Loza eskultore mexikarraren Mercedesen eskultura ikusteko aukera egongo da programatuta dauden kultur ekitaldien ordutegian.
Elikatu Durangaldea dinamikak eskualdeko produktuak ezagutarazteko kanpaina berri bat hasi du gaur. Zigor Iturrieta sukaldari, kirolari eta telebista aurkezlea lagun, "Durangaldeko elikagai osasuntsuak esku-eskura" daudela eta "gure herrietako dendetan" topatu daitezkeela azaldu diete 300 bat ikasleri. Aurrez aurreko lau jardunaldi egingo dituzte eskualdeko herrietan.
Elorrioko Argazki Taldeak antolatutako erakusketa azaroaren 28tik abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai Iturri Kultur Etxean.