Sei artisten ikuspuntuak biltzen ditu 'Begiradak' argazki erakusketak

Elorrioko Argazki Taldeak antolatutako erakusketa azaroaren 28tik abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai Iturri Kultur Etxean. 

Elorrioko Argazki Taldeak askotariko ikuspuntuak erakusteko argazki erakusketa antolatu du; ikusiz ikastera gonbidatzen duen espazioa. Begoña Colomo, Patxi Granado, Maria Otxandiano, Karlos Eriz eta Josu Urizarbarrenaren begiradak dira erakusketaren oinarria, eta modu honetan deskribatu du argazkilari taldeak erakusketa: "Sei begirada. Kezkaz, misterioz bizitako uneak". 

Erakusketa abenduaren 31ra arte egongo da ikusgai ondorengo ordutegi hauetan: astelehenetik barikura 9:30etatik 20:00etara. Eta zapatuetan, 10:30etatik 13:00etara. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!