Txokolate eta txorizo taloak egiteko tailerra, 16:45etik 18:45era, eta nagusien txapel jaurtiketa, 18:00etan. Ondoren, 19:00etan, film laburren eta postal lehiaketen sari banaketa. Euskaraldiaren eta Euskararen Egunaren harira antolatutako ekitaldia.
Ipuin kontalaria. Bi saio antolatu dituzte: 17:00etan, 3-5 urte bitarteko umeentzat, eta, 17:30ean, 6-9 urte bitartekoentzat.
Bilboko Euskal Museoak antolatutako erakusketa ibiltaria.
Film laburren lehiaketa ezagunaren XVII. edizioa da aurtengoa. Abenduaren 2aren 17:00etan laburmetraiaren oinarri zehatzak ezagutu eta parte hartzaileek 24 ordu izango dituzte film labur bat aurkezteko. Abenduaren 3ko 20:00etan ekitaldia egingo dute Arriola Antzokian parte hartzaileen lanak publikoan erakusteko.