Angurreta espazioan gizakiaren lehen ondarearen aurkikuntzari buruzko hitzaldia izango da. Victor Arrizabalaga eskultoreak bisita gidatua egingo du, eta, gero, Mañariko Askondo kobazuloan aurkitutako margoen irudiak azalduko dituzte Diego Garate Maidaganek eta Joseba Rios Garaizarrek. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Antzerkia Teatro Che y Moche konpainiaren eskutik.
Antzerkia Juego De Damas antzerki talde amateurraren eskutik.
Jone Ertzilla Etxegibel (Durango, 1999) durangarrak bere lehenengo erakusketa inauguratuko du barikuan. Durango Sor(tzaileen) leku bekaren laguntzagaz egin ahal izan du 'E x 3' erakusketa. Besteak beste, artistek lan egiterakoan “askatasun osoz” lan egin ahal izateak duen eragina azpimarratu du Ertzillak.
Plazako dantza tradizionala ikastaroak Hasiera: urriak 6 Iraupena: urria - maiatza Eguna: eguenetan 17:00 Oinarrizko maila 18:15 Dantza-txokoa 19:30 Goi maila Antolatzailea: Betsaide dantza-taldea Informazioa eta izen-emateak: plazakodantzak@gmail.com / 635738277
Urriaren 6tik 9ra ospatuko da Zornotzako Jan Alai pintxo lehiaketa. Ostalariek izena eman dezaketa jada; azken eguna irailaren 9a izango da.