Urrian Jan Alai pintxo lehiaketaren bederatzigarren edizioa ospatuko dute

Anboto 2022ko uzt. 26a, 15:26

Urriaren 6tik 9ra ospatuko da Zornotzako Jan Alai pintxo lehiaketa. Ostalariek izena eman dezaketa jada; azken eguna irailaren 9a izango da.  

Aurtengo edizioko sariei dagokienez, aldaketak iragarri ditu Zornotzako Udalak ohar baten bidez. 1.000 euroko bi sarrera banatuko dira (bata epaimahaia teknikoak erabakitakoa, bestea, ostea, epaimahai herritarrak); zerbitzari onenaren saria emango da, baita ere, eta partehartzaileen artean ere sari bat zozkatuko da. 

Osasun krisialdiaren eraginez Jan Alai pintxo txapelketak dataz aldatu behar izan duen arren, Estibalitz Martiartu Enplegu eta Eknomia Sustapeneko zinegotzia pozik agertu da ekimena berreskuratzeagaz. "Jan Alai tradizio bat da eta espero dugu aurreko edizioetako arrakasta bera izatea", azaldu du ohar baten bidez. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!