Haurrentzako tailerra. Izena emateko 94 603 00 20 telefono zenbakira deituta. Ondarearen Europako Jardunaldien barruan.
Antzerkia Glu Glu konpainiaren eskutik. Bigarren emanaldi bat eskainiko dute 17:30ean.
Zaldibarko Jendeak elkarteak aniztasun eguna antolatu du zapaturako, festarako eta aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko eguna.
Gaurtik hasita, domekara bitartean ospatuko dituzte Okango San Migelak, Berrizen.
Jone Ertzilla Etxegibel (Durango, 1999) durangarrak bere lehenengo erakusketa inauguratuko du barikuan. Durango Sor(tzaileen) leku bekaren laguntzagaz egin ahal izan du 'E x 3' erakusketa. Besteak beste, artistek lan egiterakoan “askatasun osoz” lan egin ahal izateak duen eragina azpimarratu du Ertzillak.
Irailaren 17tik urriaren 2ra Iurretako jaiak ospatuko dituzte. Musikari dagokionez, Edan, Gora Etorri, Luhartz eta Puro Relajo taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.