Gaur hasiko dituzte Okango San Migel jaiak

Anboto 2022ko ira. 28a, 09:16
Habia taldea.

Gaurtik hasita, domekara bitartean ospatuko dituzte Okango San Migelak, Berrizen. 

OKANGO MIKEL DEUNAREN JAIAK

IRAILAK 28

19:00 Donien atxa jasotzea.

IRAILAK 29

19:00 Meza, ondoren odoloste jana eta bolo txapelketa.

URRIAK 1

17:00 Ume jolasak
18:00 Txirrindularitza lasterketa herrikoia.
20:00 Habia taldearen kontzertua.

URRIAK 2 

07:30 'Berrizko baselizetatik XXVI. oinezko ibilaldia (luzea, 24 km)
09:00 'Berrizko baselizetatik XXVI. oinezko ibilaldia (laburra, 14 km).

13:00 Euskal dantzak Iremiñe taldeagaz. 
ostean, Berrizko bertso eskolako Kelmene Abaitua, Jasone Carballo, Araitz Katarain eta Irune Basagoiti.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!