VI. Aniztasun Eguna ospatuko dute zapatuan Zaldibarren

Anboto 2022ko ira. 29a, 09:38

Artxiboko irudia.

Zaldibarko Jendeak elkarteak aniztasun eguna antolatu du zapaturako, festarako eta aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko eguna.

13:00etan emango diote hasiera egunari ,13:30ean munduko janarien dastatzea egongo da eta 17:00etan munduko dantzak egongo dira. Ekitaldiak udaletxeko plazan izango dira. 

Antolatzaileek jakitera eman dutenez, festa egiteaz gain aldarrikatzeko eguna ere izango da eta Mediterraneoan, Melillan, Bidasoan edo Europako mugetan hildako pertsona migranteak gogoratu dituzte, besteak beste. Horrez gain, pertsona eta herri guztientza eskubideak eskatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!