Kepa Arroitajauregiren Oroimenezko Txapelketaren aurtengo txapelak barikuan (urriak 20) erabakiko dira. 18:30etik aurrera partidu bi egongo dira ikusgai Abadiñoko Tornosolo trinketean.
Eskupilotan, buruz buruko txapela eskualdean geratu daiteke, Iurretako OIaburu klubeko Luken Atutxa garaitarra delako protagonistetako bat. Iker Rekalde pilotari dimoztarra izango du aurkari.
Gomazko paleta mistoan honako bi bikoteak heldu dira finalera: Ibañez-Mutuberria / Larralde-Kennedy.
Urtero legez, Kepa Saria ere banatuko dute, beronek ordezkatzen zituen baloreak ondoen ordezkatu dituen pilotariarentzat.