[ZOZKETA]: ANBOTOk Gure Zirkurako sarrerak zotz egingo ditu Anbotokideen artean

Anboto

Argazkia: Gure Zirkua.

Urriaren 30etik azaroaren 8ra Abadiñon Gure Zirkuaren zortzi emanaldi egongo dira. ANBOTOk Anbotokideen artean lau sarrera zozkatuko ditu, bi sarrera bikoitz. 

Gure Zirkua Euskal Herriko zirko konpainia entzutetsua Abadiñon izango da urriaren 30etik azaroaren 8ra. ANBOTOk urriaren 30erako eta azaroaren 6rako bina sarrera zozkatuko ditu Anbotokideen artean. Saioak 19:00etan dira. 

Anbotokidea bazara eta zozketan parte hartzea gura baduzu, sartu hemen.  Oraindik Anbotokidea ez bazara, lehenengo egin zaitez kide eta ostean, hartu parte. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!