Gure Zirkua Abadiñon egongo da urriaren 30etik azaroaren 8ra

M.Z.

Urriaren 30etik azaroaren 8ra Abadiñon Gure Zirkuaren zortzi emanaldi egongo dira. Sarrerak bihartik aurrera egongo dira salgai www.gurezirkua.eus webgunean. 

Gure Zirkua Euskal Herriko zirko konpainia entzutetsuak sare sozialetan iragarri duenez, bederatzigarren bira amaitu aurretik Abadiñon izango dira. Guztira zortzi emanaladi eskainiko dituzte eta sarrerak bihartik, irailak 30, aurrera egongo dira eskuragarri.

Emanaldien zerrenda: 

  • Urriak 30, barikua, 19:00etan
  • Urriak 31, zapatua, 18:00etan
  • Urriak 31, domeka, 12:00etan eta 17:00etan
  • Azaroak 6, barikua, 19:00etan
  • Azaroak 7, zapatua, 18:00etan
  • Azaroak 8, domeka, 12:00etan eta 17:00etan

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!