ANBOTOk Abadiñon Gure Zirkua ikusteko lau sarrera zozkatuko ditu (bi sarrera bikoitz) Anbotokideen artean. Urriaren 30eko eta azaroaren 6ko saioetarako sarrerak izango dira. Bi saioak 19:00etan dira.
Parte hartzeko azken eguna: urriak 8 (10:00etan)
Zozketan parte hartzeko ezinbestekoa da ANBOTOKIDE izatea.
OHARRA: Zozketa honetan parte hartzeko bazkide zenbakiari dagokion atalean ANBOTOKIDE txartelean daukazun zenbakia sartu behar duzu. Kidea baldin bazara eta ezin baduzu parte hartu, jarri gurekin harremanetan anbotokide@anboto.org helbidera idatzita.
Bestalde, oraindik ANBOTOKIDE ez bazara eta izatea gura baduzu, hemen daukazu aukera.